XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artean, surrealismo asko. Irudiak batera pilatzen dira liburuan, nahiz eta askotan ritornelloaren joera ere nabaritu, gehien batean hasierako poemetan.

Jose Luis Padron-ek adierazi zidan ezaugarri bat aipatu nahi nuke hemen.

Surrealismoa nagusitzen da, bai, liburua ilundu edo zaildu arte.

Baina, hala ere, poemaren bertsoak, eta irudiak eurak, ondo landuta daude, erritmoa nagusitzen da testuetan, hitzek silaba kopuru bera mantentzen dute musika bat osatu arte, azken batean musikaren garrantzia behin eta berriro aipatzen da, eta, dirudienez, kanta edo disko baterako pentsatuak omen dira hemengo zenbait lan.

Autobiografia omen dago liburuan zehar: Burgesa zen eta errebeldea izan nahi zuenaren biografia

Hala badio, hala bedi. Gorrotoa omen dago liburuan, bitimismo-kutsu batekin beti...

Zer zor diezaioket haurtzaroa lapurtu didan gizarte honi? galdetuz osatuko du idazleak zerrenda luzea, gizarteak galdu duenaren erantzukizuna balu bezala.

Ez dakit haurtzaroaren aurrean ez ote duen poetak bere galera melankoniaz bete eta erromantizismoaren oholetan harturik salbatzen duen burua hondoratzetik.

Jose Jabier Fernandezek sinesgarritasun falta egotzi dio liburuari, zintzotasunak, bat-batekotasunak kalitatea kendu balio bezala liburuari.

Poesia fikzioa dela esan dute esperientzia-poesian dabiltzanak. Paradoxala dirudi, baina egiaz esan nahi denak ez du egiantzaren koherentziarik.

Agian, oker ibiliko naiz, baina ez dut gogo onez irakurri liburua, déja vampucirc; baten susmoa dut gogoan. Agian, poema oso egituratuak ikusten ditut (Arrosak, liliak, krabelinak, Sanjose loreak poema baten (22. or.) ahapaldi bururako), surrealismoak agintzen duen tokian. Agian, oso garai desberdineko poemak aurkitzen dira liburuan, eta tonua aldakorra da.